Bizkarreko mina edo bizkarrarekin zerikusia duten arazoak dituztenentzat zuzendutako programa espezifikoa dugu hau.Bertan, gihar tentsioa murrizten duten ariketak egiten ditugu, bizkarra indartuz eta flexibilizatuz.
Informazio gehiagoUraren erresistentzia eta flotagarritasuna erabiliz, musikaren erritmora egiten den jarduera da. Programa honek osasuna eta ongizatearekin serikusia duten kualitate fisikoen hobekuntza eta mantentzea ahalbideratzen ditu. Alternatiba bikaina da gehiegizko pisua dutenentzat, giltzadura-arazoak dituztenentzat, erditu ondorengo errekuperazioa dutenentzat, etab.
Informazio gehiagoUr sakonean egiten den jarduera da, beraz, inpakturik gabekoa. Bertan, korrika teknika desberdinak erabiliz, gorputzjarreraren kontrola, koordinazioa eta sistema kardiobaskularra lantzen dira nagusiki. Oso egokia da pisu handiko pertsonentzat edota lesio osteko errekuperazioetarako.
Informazio gehiagoUretako aktibitate eta ariketa fisikoaren konbinazioa, pertsona nagusien osasunaren sustapenera bideratutakoa.
Informazio gehiagoUretako hainbat jardueraz osatutako mix bat da. Bertan, hainbat tresna erabiliz (bizikletak,tapiz gurpilduna, stepak, flotazio-gerrikoak,etab.), osasunarekin serikusia duten gaitasun fisikoak garatzen dira modu atsegin eta seguruan.
Informazio gehiagoMusikaren erritmoa jarraituz, uretan egiten den sipnning-aren antzeko jarduera da, baina gorputzaren goiko atalaren inplikazio handiagoarekin.Beraz, kaloria ugari erretzen duen jarduera da.Ezin hobea pisu handiko pertsonentzat edota zirkulazio txarra dutenentzat.
Informazio gehiagoUretako hainbat jardueraz osatutako mix bat da. Bertan, hainbat tresna erabiliz (bizikletak,tapiz gurpilduna, stepak, flotazio-gerrikoak,etab.), osasunarekin serikusia duten gaitasun fisikoak garatzen dira modu atsegin eta seguruan.
Informazio gehiagoGure ikastaroak praktika-mailaren arabera banatuta daude, eta 8 maila bereizten dira haurren kasuan, eta 3 maila helduen kasuan; beraz, beharrezkoa da maila egiaztatzea izena ematerakoan. Akreditaziorik izan ezean, maila-proba eska daiteke helbide honetan: teknikariak@eibarkirola.eus
Informazio gehiagoBehar bereziak dituzten helduetan igeriketa egitea sustatzen duen jarduera, parte-hartzaileen beharretara egokitutako hiru maila bereiziz ematen dena.
Informazio gehiago